Badoa itxura hartzen Plaentxi Eskolako patio berritua. Ortuetarako guneak egokituta, egunotan jolas berriak ipintzen ari dira, baita oreka gunea egokitzen ere. Argazkian ikusten denez, patioaren aterpetik sarrerarainoko gunean ari dira jolasguneko elementu berriak jartzen, orain arte futbol zelaiak zuen nagusitasuna bestelako jolas eta gune batzuetara bideratuz. Lanak irailaren 6rako bukatuko dituzte.
2021 abu 14 Gizartea
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.