Eskolako patioan ipintzen ari diren elementu-jolas berriek egurrezko egitura dute. Haiek ipintzeaz bat, patioaren espazioa beste era batera antolatuko dute eta honako esparruak egokituko dituzte bertan:
- Ortuak
- Jolasak
- Futbol zelaia
- Oreka gunea
- Lasai egoteko guneak
Hori horrela egitea erabaki zuen eskolako bertako gurasoek, irakasleek eta ikasleek osatutako talde batek. Helburu nagusia izan da patioa berrantolatzea, futbol zelaiak hartzen zuen nagusitasuna gutxituz eta bestelako esparruei leku handiagoa eskainiz, patio inklusiboagoa sortuz.
Lurkoi enpresa ari da lanak egiten. Obra buruak esandakoaren arabera, ikasturtea hasten denerako gertu izango dute guztia, "irailaren 6rako bukatzeko konpromisoa" baitute. Ia 41.000 euroko inbertsioa egingo dute.