Uztailean hasita asteotan irratian aurkeztu dituen errezetak EITBren webgunean daude entzungai: Tomate eta burrata gazta entsalada, Izokin tartare pikantea izokin kurruskariarekin, Andaluzia zati txiki bat, Postre frantsez bat: Clafoutis, Babarrun zuri entsalada mediterranear erara, Makarroiak siziliar erara... Aurreikusitakoaren arabera, datorren martitzenekoa izango da azken kolaborazioa.
Enara Herbeeretan bizi da eta duela urtebete inguru 'Roots and Cook' sukalde ataria sortu zuen. Pil-pileanek iazko azaroan elkarrizketatu zuen Enara Parra. Elkarrizketa irakurgai dago aldizkarian eta Plaentxia.eus-en.