ELKARRIZKETA

"Zorakeria hau gelditu egin behar da, ez da beranduegi"

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 30a, 13:13

Atzo, eguena, Abiadura Handiko Trenaren kontrako martxak Soraluzen egin zuen geldialdia. Gaztetxean bazkaldu eta arratsaldean Bergararako bidea hartu zuten, han afaldu eta gaua pasatzeko. Gaur, barikua, Angiozar bisitatu dute eta Kanpantzarren elkartuko dira Nafarroako adarrarekin. Horren ondoren, Atxondora joko dute, AHTren kontrako kanpaldian parte hartzera. Besteak beste, bihar, zapatua, 18:30ean manifestazioa egingo dute. Argazkiak: Aidor Aizpurua.

AHTrik Ez! Plataformak antolatu du egunotako ekimena. Euskal Herriko lurraldeetatik abiatutako martxak Atxondon elkartu eta kanpaldia egingo dute domekara arte. Gaur, 18:30ean egingo diote ongi-etorria bizikleta martxari.

Zapatuan, manifestazioa

Horrez aparte, denetariko ekitaldiak izango dira Atxondon; besteak beste, gaur, 16:00etan, AHTren kontrako mugimenduaren historia eta erronka berriak partekatuko dituzte, hitzaldian. Bihar goizean, berriz, Aroztegia makro-proiektua ere izango dute hizpide. Arratsaldean,18:30eko manifestazioaren ondoren, ekitaldia eta MICEren kontzertua izango da. 

Eta beste ekitaldiren bat aipatzearren, domeka goizean basoak ezagutzeko ibilbidea egingo dute eta 10:00etan Gazte problematika ulertzeko zenbait gako izeneko hitzaldia eta Dinamika Arrazistak Gizarte Mugimenduetan izenburuko tailerra.

Egitarau osoa ikusteko HEMEN klikatu.