Zapatuan, skate tailerrak eta erakustaldia izango dira

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 21a, 10:14

Ume bat skate praktikatzen. Argazkia: Borja Casas.

Zapatuan, uztailaren 24an estreinatuko da modu ofizialean skateparke berria. Goizez zein arratsaldez skate tailerrak izango dira eta 18:00etan, berriz, skate erakustaldia. Hori guztia egingo dute skateparkea bera eraiki duten Getxoko La Kantera Skate Eskolako adituek.

Zapatuan, 10:00etik 14:00ak bitartean skate ikastaroak edo tailerrak egingo dituzte; baita arratsaldez ere, 17:00etatik 18:00etara.

Materiala, bertan

La Kantera Skate Eskolako Borja Casas skatelariak emandako azalpenen arabera, 4 urtetik aurrera, edozein bertara daiteke. Jendea ailegatu ahala antolatuko dituzte tailerretarako txandak eta erabili beharreko materiala bertan lagako diete.

Bestalde, iluntzean skate erakustaldia egingo dute, skate harrobiko skatezaleek eurek. 18:00etan hasi eta ordu erdi inguruko ikuskizuna izango dela jakinarazi du Casasek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.