Kiroldegiaren udako ordutegia

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 21a, 08:46

Aste honetako barikutik hasita, aldaketak izango dira kiroldegiaren ordutegian. Batetik, bariku iluntzetik martitzenera arte itxita izango da. Bestetik, uztailaren 27tik udako ordutegia ezarriko dute; hala, besteak beste, abuztuaren 9tik 22ra itxita izango da.

Aurten ere herriko jairik egon ez arren, kiroldegiko egutegian jai-egun horiek sartuta dituzte. Horren eraginez, barikuan, 19:00etan itxiko dute kiroldegia. Eta gero, zapatuan, domekan eta astelehenean, itxita izango da.

Martitzenetik, goizez

Hortik aurrera, berriz, udako ordutegia aplikatzen hasiko dira. Haren arabera, uztailaren 27tik abuztuaren 8ra bitartean, goizez zabalduko dute, 09:00etatik 13:00ak arte; abuztuaren 9tik 22ra itxi egingo dute eta abuztuaren 23tik abuztuaren 31ra bitartean, atzera ere goizez zabalduko dute, 09:00etatik 13:00ak bitartean. Irailaren 1ean berreskuratuko du ohiko ordutegia.

Txanda barik

Bestalde, pandemia dela-eta ezarrita zegoen ordutegi murrizketa bertan behera lagata dago, hau da, kiroldegia zabalik dago 08:30etik 20:30ak arte, eten gabe. Halaber, badira hainbat aste igerilekura joateko txandarik hartu behar ez dela.