Bihar, ezohiko osoko bilkura

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 6a, 10:05
Udal ordezkariak ekainean egindako batzarrean.

Bihar, eguaztena, udalbatzarra egingo dute udal ordezkariek. Zortzi puntu izango dituzte aztergai, tartean, ordenantza fiskalak aldatzeko proposamena eta Soraren eta Udalaren arteko hitzarmena, futbol zelaiko kirol instalazioen gainekoa. 19:00etan hasiko da batzarra.

Esandako puntuez aparte, dohaintza baten berri ere emango dute biharko batzarrean, Jose Francisco Arizaga Larrañagak bere jabetzakoa den Churruquena izeneko lursaila eman baitio Udalari dohaintzan.

Bestelako gaien artean, Zeletan 3an igogailua eraiki ahal izateko lurzoru publikoa desafektatzea ere mahai gainean izango dute udal ordezkariek.

19:00etan hasiko da batzarra eta ekimen publikoa denez, interesa duen edozein herritar bertara daiteke.