Finalean Murua eta Balerdi nagusi

Erredakzioa 2021ko eka. 29a, 09:21

Murua, Beloki, Balerdi eta Altuna garaikurrak eskutan. Goiena.eus.

Zapatu eguerdian jokatu zen Udaberri Sariaren finala eta Soraluzeko klubarekin jokatzen duten Ander Murua arrasatearra eta Manex Balerdi antzuolarra nagusitu ziren, 8-22.

Amezketan izan zen Udaberri Sariaren eskuz binakako nagusien finala, bertako bikotearen, kontra. Balerdi eta Murua Debagoiendarrak oso indartsu hasi ziren, eta 0-15 aurreratu ziren markagailuan, neurketa ia erabakita laga zutelarik. Peloteoan nagusi izan ziren; Balerdik dominatu egin zuen, eta Muruak tantoak ondo amaitu.

Azken txanpan, Aitor Altuna eta Beñat Beloki amezketarrek euren pilota atera eta zenbait tanto on egin zituzten, baina  beranduegi zen ordurako.

Oharra: Albiste honen edukia Goiena.eus-en bitartez eskuratu dugu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.