Murua eta Balerdi finalera

Egoitz Unamuno 2021ko eka. 25a, 08:42
Ander Murua eta Manex Balerdi pilotariak.

Finalerdietan Oiartzungo bikotea garaitu eta gero, Ander Murua eta Manex Balerdi Soraluzeko klubeko pilotariek Udaberri Txapelketako finala jokatuko dute bihar Amezketan.

Finalerdietako partiduan, Muruak eta Balerdik alde handiz (22-4) irabazi zioten Oiartzungo bikoteari, eta, honenbestez, nagusien mailako finala jokatzeko sailkatu ziren.

Finaleko partidua bihar eguerdian jokatuko dute Amezketan, Altuna eta Beloki amezketarrek osatutako bikotearen aurka.