Neska Futbolarien Topaketan parte hartzeko gonbidapena

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 15a, 18:07
2019ko Neska Futbolarien Topaketa iragartzen Bergaran.

Zapatuan, ekainaren 19an, Neska Futbolarien Topaketa egingo dute Bergaran, Bergara Kirol Elkarteak antolatuta. Realalaren laguntzarekin antolatutako jardunaldia da eta besteak beste, Realeko teknikariekin entrenamendua izango da. 2007tik 2014ra bitartean jaiotako edozein neskak parte har dezake. 

Zapatuan, 10:00etan hasiko da futbolarien topaketa, Bergarako Agorrosin kirol gunean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Realeko teknikariekin entrenamendu saioa egiteaz aparte, atezainen erakustaldia egingo dute eta baita zozketak ere. Ondoren, Bergararen eta Real Sociedad C-ren arteko partidua ikusteko aukera izango dute.

Izena emateko, honako emailera idaztearekin nahikoa da: kanpusbke@gmail.com. Edozein modutan, ez da baldintzarik bete behar parte hartzeko, bakarrik 2007tik eta 2014ra bitartean jaiotakoa izatea. Izen-ematea taldeak antolatzeko besterik ez da.