Finalerdira

Ubane Madera Zangitu 2021ko eka. 11a, 17:54

Atzo, eguena, Udaberri txapelketako finalerdirako txartela poltsikoratu zuten Ander Murua eta Manex Balerdi pilotariek. Soraluzeko taldekoek 22-9 irabazi zioten Azkoitiko bikoteari eskuz binakakoa. Etxeko bikoteak abantaila irabazi eta bukaerara arte markagailuan aurretik joan zen.

Partida hasieran pareko samar ibili ziren arren, bosgarren tantoan aurretik ipini ziren soraluzetarrak eta halaxe eutsi zioten amaierara arte. 

Batik bat frontoiaren aurreko aldean jokatu zuten eskuz binakakoa. Soraluzetarrek tanto dezente eskuratu zituzten, adibidez, biko paretaren jokoari esker. Azkoitiarrak, berriz, ez ziren oso ondo moldatu soraluzetarrek aukeratutako pilotekin eta tanto motzak izan ziren gehienak. 30 minutu pasa iraun zuen final-laurdeneko partidak.

Atzokoa irabazita, beraz, Udaberri Txapelketako finalerdia jokatuko dute Soraluzeko Pilota Elkarteko pilotariek.