Astelehenean hasi ziren farola zaharrak kentzen eta gaur bukatu dituzte berriak ipintzen. Led motako kale-argiak dira eta lehenagoko farolek baino mantenu errazagoa dutenak, Udalaren esanetan.
Ipinita daude Plaza Zaharreko farola berriak. Bederatzi dira guztira, lehen baino gutxiago, baina gehiago argiztatzen dutenak. Gaur bukatu dituzte lanak eta gaur bertan piztuko dituzte. Izagirre eta Laibi enpresek egin dute obra. Udalak 12.000 euro inguruko inbertsioa egin du.
Astelehenean hasi ziren farola zaharrak kentzen eta gaur bukatu dituzte berriak ipintzen. Led motako kale-argiak dira eta lehenagoko farolek baino mantenu errazagoa dutenak, Udalaren esanetan.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.