Kontu orokorra, futbol zelaia eta polizia hizpide, asteazkenean

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 31a, 09:44
Apirilean egin zuen udalbatzarrak azkeneko osoko bilkura.

Ekainaren 2an, eguaztena, ezohiko osoko bilkura egingo du udalbatzarrak. Udal ordezkariek aztergai izango dituzte apirileko osoko bilkuran mahai gainean laga ziren bi gaiak eta besteak beste, kontu orokorra onartzeko proposatuko du Udal Gobernuak. 

Aurreko osoko bilkuran mahai gainean lagatako gaiei dagokienez, etzi, batetik, Ezozia futbol-zelaiaren erabilerari buruzko Udalaren eta Soraluze Futbol Taldearen arteko hitzarmenari buruz erabakiko dute udal ordezkariek. Eta bestetik, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetza hitzarmenari buruz erabakiko dute.

Bi gai horien kasuan, EH Bildu koalizioak denbora luzeagoa eskatu zuengaiak xehetasun handiagoarekin aztertu nahi zituelako.Udal Gobernuak onartu egin zuen oposizioaren eskaera.

Bestalde, eguazteneko batzarrean, puntu bi horiekin batera, aztergai izango dute 2022ko lan egutegirako jai-eguna izendatzea eta baita ere 2020ko kontu orokorra onartzea. 19:00etan hasiko da bilkura.