Txalo artean hartu dituzte

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 27a, 17:40

Kalean ziren herritarrek txaloka eta eskerronez hartu dituzte pentsio publiko duinen aldeko bizikleta martxako partaideak.

Honako bertsoa landu du Eneko Beretxinaga bertsolariak bizikleta martxari eta pentsioen aldeko mugimenduari eskaintzeko. Plaza Berrian eskaini diete. 

Astelehenean hasi zena Oreretan 
Soraluzera heldu da Bergaratik bueltan
animo eta txaloak denontzat benetan
hiru urte luzeko etapa honetan

Ibilbidea ez da beti atsegina
Batean aldapaka, bestean sprinta
zuek erreleboka, ikusiz jakina
Urkullu ta Sanchezek
ipurdiko mina

Berdin bizikletan joan kontzentran elkartu
gurpilak behar badu, aurrera jiratu
azkar edo poliki ez behintzat frenatu
Eta helmugan baietz besoak altxatu