Bigarren maila pauso bakarrera

Ubane Madera Zangitu 2021ko mai. 19a, 09:21
Sanseko jokalariak Andorraren kontrako garaipena ospatzen; tartean Iñaki Recio Irusta soraluzetarra. Argazkia: Real Sociedad.

Zapatuan du Sansek 2. A. mailara igotzeko aukera historikoa. Nahikoa du partida irabaztea edo berdintzea mailaz igotzeko. Hori bai, Sanseko jokalari den Iñaki Recio Irusta soraluzetarrak azpimarratu du edozer gerta daitekeela, playoffeko azken fasera iritsi diren ekipo guztien maila altua baita. Sansek Algeciras C.F. izango du aurrez aurre.

 

Zapatuan, 20:00etan jokatuko du Sansek playoffeko azken partida hori Cadizeko taldearen kontra. Bihar, eguena, abiatuko da talde gipuzkoarra Extremadurarantz, Francisco de la Hera Almendralejoko futbol zelaian baita norgehiagoka.

"Iluisonatuta"

Gogotsu eta “ilusionatuta” dago Iñaki Recio jokalari soraluzetarra partida horrekin. Xabi Alonsoren Sansek partida irabazita edo berdinduta (luzapenaren ondoren) lortuko luke LaLiga Smartbankera igotzea. Baina noski, Salva Ballestaren taldeak ez dio horretarako erraztasunik emango. 

Berritasun modura, partida horretan ikusleak bertaratu ahal izango dira. Sarrerak 15-30 euro artean daude salgai.