Blues Hotsak jaialdia

Blues Hotsak jaialdiko kontzertuetarako sarreren irabazleak

Erredakzioa 2021ko aza. 18a, 13:16

34 herritarrek parte hartu dute Blues Hotsak jaialdiko kontzertuetarako sarrera bikoitzen zozketan eta sarituak ondorengoak dira:  

Irati Trebiño, Watermelon Slim-en kontzerturako.

Nerea Iñarra, Izo Fitzroy-ren kontzerturako.

Ane Muro, Eunice Vs Mayka Edjole-ren kontzerturako.

Iraultza Ostolaza, Niko Etxart & Hapa Hapa-ren kontzerturako (1).

Oskar Garitano, Koko-Jean & The Tonics-en kontzerturako.

Sarituek antzokirako lehiatilan bertan eskuratu ahalko dituzte sarrerak, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago (19:30ean). Gainerakoek sarrerak Iratxo goxodendan erosi ditzakete 10 euroren truke.  

(1) Oharra: Litekeena da Niko Etxarten kontzertua bertan behera gelditzea, musikaria min hartuta dagoelako. Bihar, barixakua, baieztatuko da.