0 KM KOMERTZIOAK

Nutrizio zerbitzu berria herrian

BABESTUTAKO EDUKIA 2021ko mai. 5a, 08:48

Nerea Segura /Aritz Laskurain Osteopatia Zentroa.

Maiatzean hasita, Nerea Segura nutrizionista ezagunak elikadura arloko aholkularitza zerbitzua eskainiko du Aritz Laskurain Osteopatia Zentroan. Nerearen esanetan, gaur egun pertsona askok janariarekin duten erlazioa “ez da oso ona”: Hain zuzen, janariarekiko harreman hori ongi kudeatzen irakastea da nutrizionistaren funtzio nagusia.

Diagnostikoa

Elikaduran oreka bilatzen laguntzeko lehen pausoa pertsona eta bere elikadura  ohiturak ezagutzea da. “Inportantea da ikustea pertsona psikologikoki nola  dagoen, egoera horrek zelan eragin dion bere elikadurari eta azkenik, elikatzeko modu horrek nola eragiten dion gorputzean. Momentuan zein  kalte sortzen dizkion edo etorkizunari begira zein  gaixotasun eragin  diezazkiokeen”.  

Ongi elikatzeko tresnak  

Diagnostikoaren ondoren, Nerearen ustez, elikadura egoki kudeatzeko tresnak eskaintzea da gakoa, ez dietak. “Nik dietak ez ditut asko atsegin. Nire ustez, pertsona bati ondo elikatzen laguntzeko modurik onena ez  da bere jateko ohiturak goitik behera aldatzea, bere elikadura ongi kudeatzeko tresnak  ematea baizik. Azken batean, dieta da norbere bizimodura  egokitu behar dena, ez  alderantziz. Nik garrantzi berezia ematen diot 0KM filosofiari eta uste dut ondo  elikatzeko ez dagoela diru asko  gastatu beharrik. Pandemia garaian osasunak  garrantzi berezia hartu duela uste du Nereak. “Konturatu gara zein garrantzitsua den sistema immunologikoa sendo izatea eta horretan zerikusi handia du elikadurak. Nik hori hobetzeko aukera eskaintzen dut eta tresnak ematen ditut horretarako”.

Ohiko arazoak  

Nereak ez du zalantzarik gaur egun elikadura arazo nagusia zein den esateko. “Gure pandemia gizentasuna da. Gizentasunak Covidak baino heriotza gehiago eragiten ditu eta gaixotasun kroniko asko: kolesterola, hipertentsioa,  diabetesa… Euskadi mailan osasun arazo larri gehienek gaixotasun kardiobaskularrekin dute zerikusia”.  

Tuperrak eta telelana

Gaur eguneko bizimodu  azkarrak, eragin handia du elikadura ohituretan. “Gero eta ohikoagoa da lantokian jatea  edota etxetik telelanean diharduenak ere ordenagailuaren mahaian bazkaltzea. Halakoetan, adibidez, tresna egokia izan daiteke astean egun bat hartzea aste osoko janariak prestatzeko. Horri esaten zaio batch cooking. Erosketak eta sukaldeko lanak egun bakarrean nola antolatu  erakusten du. Horrekin batera landu daiteke zein janari diren digestio errazagoa dutenak eta  abar”. Nereak lantzen dituen  elikadura gaien arteko adibide bat baino ez da (ikus azpiko  taulan). 

Uste okerrak  

Nereak dioenez, orohar, jendearen artean “desinformazioa” da nagusi, “jende helduak ez duelako  nahikoa informazio eta jende  gazteak, berriz, informazio  gehiegi duelako”. Uste okerrak ere ugari dira. “Nutrizioa oso zientzia berria da eta azken urteotan elikaduraren gainean  zeuden mezu asko aldatu egin  dira, orain epe luzeagoko azterketen emaitzak ditugulako.  Adibidez, lehenago esaten zen  aurrautzek kolesterola igotzen zutela, baina gaur egun ikusi da ezetz, ez duela zerikusirik.  Horrelako asko dago eta Google doktorea ez da biderik onena horien berri jakiteko”.

Zerbitzuak

Ondorengoak dira Nereak eskainiko dituen zerbitzuak:

•  Buruko minak, migrañak, depresioa, insomnioa, energia falta, 
antsietatea...
•  Elikadura osasungarria: etxeko-lan antolaketa
•  Pisua galtzea edo hartzea
•  Kirol errendimendua 
•  Emakumearen elikadura: haurdunaldia eta edoskitzea, menopausia
•  Bizi-estiloak: begetarianoa, beganoa…
•  Etapak: haurtzaroa (BLW) eta nerabezaroa, zahartzaroa
•  Elikadura-alergiak eta intolerantziak
•  Kolesterola, hipertentsioa, gaixotasun kardiobaskularrak
•  Minbizia: prebentzioa, tratamenduekiko tolerantzia 
•  Elikadura-portaeren nahasmenduak

Hitzordua lotzeko kontaktua 

661 904 079 (Nerea) 

Erlazionatuak

ETBko nutrizionista ezaguna

BABESTUTAKO EDUKIA 2021 mai 05 Soraluze