Nerea Segura nutrizionista ezaguna da Euskal Herrian, batez ere, ETB1eko eta ETB2ko hainbat saiotako ohiko kolaboratzailea delako aspalditik, nutrizio eta dietetika arloko aditu gisa. Horrez gain, irratietan ere egin ohi ditu kolaborazioak: Naiz Irratian, Segura Irratian, Euskadi Irratian... Atsegin du nutrizioaz berba egitea.
Fitxa profesionala
Nerea Segura (Lasarte Oria,1983) dietetika eta nutrizioan graduatua da (Nafarroako Unibertsitatea) eta lan-esperientzia zabala du arlo horretan: Basque Culinary Centerren ikerlari, osasun zentroetan gaixotasunak prebenitzen eta tratatzen, nutrizio-aholkulari gisa osasun zerbitzuetan, ostalaritzan eta kirol munduan, lanbide heziketan irakasle (CEBANC), enpresa prestakuntza irakaskuntzan, dibulgazioan (ETB...) ...