Beste lau urterako bake epaile

Erredakzioa 2021ko api. 29a, 13:47

Atzo, udalbatzarrak aho batez onartu zuen Margarita Ibargoienek segituko duela Bake Epaile karguan, beste lau urterako. Ordezkoa, berriz, bilbotar bat izango da.

Bi hautagai aurkeztu ziren Bake Epaile izateko: orain arte kargu hori bete duen Margarita Ibargoien eta Nadia Dominguez bilbotarra.

Atzo, udal ordezkariek bozketa bitartez aukeratu zuten titularra. Aho batez, Margarita Ibargoien aukeratu zuten. Horrenbestez, bigarren hautagaia, Dominguez izango da Ibargoienen ordezkoa.

Margarita Ibargoien Elgetak 1999tik dihardu Bake Epaile kargua betetzen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.