Lau t’erdiko finala, Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 28a, 09:36

Mikel Caramanzana, azken partida irabazi ondoren.

Barikuan, Soraluzeko Pilota Taldeko Mikel Caramanzana gazteak eskuzko lau t’erdiko finala jokatuko du. Taldeko ordezkarien ahaleginari esker, partidua Soraluzen izango da. Betalde, domekan gomazko paletako partidua izango da, hori ere Araneko frontoian. Edozelan ere, oraindik ezin da ikuslerik bertaratu.

 

Asteburu bete-betea dute Soraluzeko Pilota Taldeko kirolariek, barikuan, zapatuan zein domekan, hiru egunotan lehiatuko baitira. 

Finala

Barikuan gainera, partida garrantzitsua jokatuko du Mikel Caramanzana debarrak, eskuzko lau t’erdiko finala. 19:00etan hasiko da partida, etxean, Aranen. Haren ondoren, berriz, gazte mailako beste partida bat izango da, Lazkaoko eta Oiartzungo pilotarien arteko eskuz eskukoa.

Trinketeko finalistak

Zapatuan, berriz, Iruran dute hitzordua, kasu honetan, Gipuzkoako Trinkete Txapelketako partida jokatzeko. Soraluzetarrek Astigarragako bikotea izango dute aurrez aurre. Partida horren emaitzaren arabera erabakiko dira txapelketako finalistak zeintzuk izango diren. 

Eta zapatuan, baita ere, gomazko paletako Gipuzkoako Herriarteko hiru partida jokatuko dituzte soraluzetarrek. Zumarragako pilotariak izango dituzte aurrez aurre. 10:00etan hasiko dira partidak.

Azkenik, domekan, Santamaria eta Fernandez pilotariek osatutako bikoteak Azkoitiko bikotearen kontrako partida jokatuko du, Udaberriko txapelketaren baitako partida, 10:30ean, Aranen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.