Itzuliako etapa nagusia Soraluzetik pasatuko da

Ubane Madera Zangitu 2021ko api. 8a, 11:05

Atzoko etapa. Argazkia: @PhotoGomezSport

Zapatuan, Itzuliak Ondarroa-Arrate ibilbidea egingo du. Lasterketako azken etapa izango da, etapa nagusia eta laburrena. Zazpi mendate ditu eta 3.500 metroko desnibela. Tartean, Soraluzeko saihesbidetik ere pasatuko dira txirrindulariak, 16:00ak eta 16:30ak bitartean.

Zapatuan, 14:42an abiatuko da Itzulia Ondarroatik bere azken etapan. 

Honako ibilbidea egingo du: Ondarroa-Elkorrieta-Lastur-Azurki-Madarixa-Elosu-Bergara-Mekolalde-Soraluze-Arrate-Krabelin-Izua-Markina-Xemein-Trabakua-Mallabia-Ermua-Eibar (Amaña)-Usartza eta Arrate.

Lasterketaren abiaduraren arabera, aurreikuspena da 16:06tik 16:15era bitartean pasatuko dela Soraluzetik, ibilbideak dioen moduan, Bergara aldetik sartuta, Arraterako bidean. Hori bai, pandemia dela-eta, ezin izango da ikuslerik bertaratu.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.