Perimetralki itxiko diren herrien zerrenda argitaratu dute

Erredakzioa 2021ko mar. 28a, 08:51

Intzidentzia-tasa metatua 400dik gora duten herrien zerrendaren berri eman du Jaurlaritzak. Astelehenetik, perimetralki itxita izango dira eta neurri murriztaile berriak aplikatuko dizkiete.

Honakoa da 400dik gorako tasa duten 5.000 biztanletik gorako udalerrien zerrenda: Beasain, Elorrio, Ermua, Lazkao, Muskiz, Ondarroa, Ordizia, Urretxu.

Honakoa da, berriz, 5.000 biztanletik beherakoena: Ataun, Berriz, Eltziego, Bilar, Idiazabal, Iruña Oka, Olaberria, Urkabustaiz, Zaldibia, Zegama eta Zigoitia.

Astelehenetik, herri horiek itxi egingo dituzte eta atzo iragarritako neurri murriztaileak aplikatuko dizkiete. Neurri horien berri jakiteko, klikatu HEMEN.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.