Kejak eta eskarixak

Sora Rugby taldeko materiala salgai

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 26a, 09:25
Sora Rugbyko sudadera.

Sora Rugby Taldeak iragarri du epe laburrean taldearekin lotutako materiala salgai jarriko dutela. Salmentarekin lortutako dirua rugby talderako material berria erosteko, zaharra berritzeko edo Rugby Eguna eta antzerako ekitaldiak antolatzeko bideratuko dute.

Honako materiala eskuratu ahal izango da

Sudaderak (25 euro, taldean daudenek 20 euro).

Motxilak (20 euro).

Kamisetak (15 euro).

Zirak (30 euro, taldean daudenek 26 euro, nagusiek 30).



Erosteko -edo rugby taldean parte hartzekoa- interesa duenak honako telefono zenbakira deitu dezakete: 647 28 26 90 (Ainhoa).