Txapeldunordeak

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 21a, 17:05
Txuri-Urdineko eta Majadahondako jokalariak, sakean. Argazkia: Espainiako Federazioa.

Atzo, zapatua, Txuri-Urdin taldeak 1-6 galdu zuen Majadahonda taldearen kontra Iberdrola Ligaren finalean. Horrenbestez, gipuzkoarrek ez zuten lortu etxera ekartzea taldearentzat Iberdrola Ligako lehen garaikurra izango zena. 

Atzo, norgehiagoka zaila jokatu zuten hockey jokalari gipuzkoarrek, aurrez aurre baitzuten SAD Majadahonda talde garailea, izan ere, atzokoarekin Majadahondak bosgarren urtez jarraian (guztira, zortzi bider da txapeldun) eskuratu zuen liga. 

Kontuak kontu, finalera iristea lortu zuten Txuri-Urdineko jokalariek, beraz, txapeldunorde tituluarekin bueltatu dira etxera.