Caramanzana finalerdira eta paletan joanekoa irabazita

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 20a, 09:05

Paletako partidaren une bat.

Atzo, barikua, emaitza onak lortu zituzten pilotako norgehiagoketan. Mikel Caramanzana finalerdirako sailkatu zen, partida 22-9 irabazita eta paletan ere, estu-estu, baina etxean geratu zen garaipena. Bueltako partida irabaziz gero, paletako pilotariak ere finalerdira iritziko dira.  

Atzoko partida irabazita, bere multzoko lehenengo sailkatu da Mikel Caramanzana pilotaria. Hartara, lau t’erdian finalerdirako txartela eskuratu du. Dena ondo bidean, bi aste barru jokatuko du finalerdia beste bi taldeen arteko lehian irabazle ateratzen denaren kontra.

Kostata, baina irabazi

Bestalde, eskuz banakoaren ondoren, atzo, gomazko paletako partida ere jokatu zen. Kasu horretan ere partida garrantzitsua zen, finalerdiko joaneko partida. 25-22 irabazi zuten etxekoek, baina kostata. Aurreikusi zuten lehia estua izango zela eta horrelaxe izan zen. Orain, etorriko partida jokatu beharko dute. Datorren astean izango da lehia, Anoetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.