Ibarzabalek ligako finala jokatuko du Txuri-Urdin taldearekin

Ubane Madera Zangitu 2021ko mar. 18a, 17:53
Txuri Urdin izotz hockey taldea.

Zapatuan, Onintza Ibarzabal hockey jokalari soraluzetarrak Iberdrola ligako finala jokatuko du Txuri-Urdin taldearekin. Gipuzkoarrek Majadahonda taldea izango dute aurrez aurre. 13:30ean da partida, Madrilen. 

Onintza Ibarzabal izotz hockey jokalari profesionala txapeldunorde da Iberdrola emakumezkoen 2020-2021 ligan. Eta zapatuan txapeldun ere izan daiteke, Donostiako Txuri-Urdin Izotz taldearekin Iberdrola ligako finala jokatuko baitu Madrilen. Ibarzabal aurrelaria da Txuri-Urdin taldean.

Hori bai, arerio gogorra izango dute aurrez aurre. SAD Majadahonda taldeak bost urtetan bi partida bakarrik galdu ditu eta azken ligako titulua defendatzera irtengo dira zapatuan izotz pistara. Gainera, pandemiaren eraginez, gipuzkoarrek ezin izango dituzte lagun eta senideak animatzen izan Madrilen.  

Edozein modutan, partida ikusteko aukera izango da. Streaming bidez eskainiko dute federazioaren telebista katean.