Etxeraten mozioak gogora ekartzen du 19 urte badirela (aurten 20) Asier Heriz eta Iñaki Saez auto-istripuan hil zirela, Lourdes Txurruka presoa bisitatzera zihoazenean. Salatzen dute heriotza hori ez zela “kasualitatea” izan, ETAko presoei ezarritako urruntze politikaren ondorioetako bat, baizik: “Berrogei minutuko bisita egin ahal izateko, 337 kilometroko bidaia egin beharko zuen espetxera iristeko eta beste 337 kilometro etxera itzultzeko”.
"1.000 kaltetu eta 16 hildako"
Datuak ekarrita, Etxerat elkartetik diote “urrunketak 1.000 kaltetu eta zauritu inguru eta 16 hildako eragin” dituela.
Hori horrela, uste dute “beharrezkoa” dela “memoria ariketa egitea” eta “garaia” dela “espetxe politika hau atzean uzteko”. “Ezinbestekoak diren oinarriak behin betiko sendotzearekin batera, horrelakorik berriro ez gertatzeko aitortza ariketa egitea ezinbestekoa” ikusten dute.
Mozioaz gainera, Mugiment KTX kirol txartelari dagokionez, berau erabiltzeko Soraluzeko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmena proposatuko dute biharko osoko bilkuran
19:00etan hasiko da udalbatzarra. Bilera publikoa denez, interesa duen edozein bertara daiteke.