Mirentxin Gidarien zozketak baditu irabazleak

Erredakzioa 2021ko urt. 31a, 12:29
Mirentxin Gidariak Bilboko manifestazio batean

2877 da Mirentxin Gidarien zozketako lehen zenbaki irabazlea. Bigarrena, berriz, 2350 zenbakia da. Biek irabazi dute bazkari bana, bi lagunentzat. Gabonetan jardun zuten errifak  saltzen, Soraluzen eta inguruan, eta, barikuan, hileko azken elkarretaratzean atera zituzten zenbaki saridunak.

Sarietako bat da Arrateko Kantabria jatetxean bi lagunendako bazkaria. (2350 zenbakiarentzat, ordezkoa, 2258).

Beste saria, berriz, da Soraluzeko Txurruka jatetxean bi lagunendako bazkaria (2877 zenbakiarentzat, ordezkoa, 1551).

Irabazleak hurrengo 20 egunetan jarri beharko dira harremanetan honako telefono zenbakira deituta: 610 35 09 05. 20 egun horietan ez badira agertzen zenbaki saridunak, saria ordezkoentzat izango da .

"Eskerrik asko danori parte hartziagaitxik!!!", esan dute herriko Mirentxin gidariek. "Azken bidaia izan dadila!!!"

Mirentxin Gidariak, euskal presoen senideak kartzeletara eroaten dituzten gidari boluntarioen sarea da.