Slacklinea Sagar Errekako urjauziaren gainean

Egoitz Unamuno 2021ko urt. 8a, 08:00

Abenduaren 13an, Sagar Errekako urjauziaren gainean praktikatu zuten slackline-a. Asier Amutxastegi plazentziatarrak beste slacklinezale batzuekin batera sortu duen SlackHerria elkarteko kideak izan ziren bertan, Tolosa, Donostia eta beste herri batzuetatik etorritako dozena erdi bat zaletu. 

Asier Amutxastegi plazentziatarraren esanetan, “burua eta gorputza koordinatuz, jausteari diogun beldurra kontrolatzea eta horrela norbere buruaren mugak gainditzen ahalegintzea da slackline-a eta noski, ahalegin horretan gozatzea”. Hain zuzen, gozamen hori konpartitzeko eta slack-a kirol moduan aldarrikatzeko sortu dute aurten Asierrek eta beste zale batzuek Slackherria, Euskal Herriko slackzaleen elkartea eta elkarte horretako kideek asteburu horretan egindako hitzordua izan zen Sagar Errekakoa: “Ahalegintzen gara toki ederrak bilatzen eta Sagar Errekako urjauzia kriston polita da”.    

Joan zen martitzenean, Euskadi Irratiko Baipasa saioan elkarrizketatu zuten Asier Amutxastegi eta bertan eman zituen slackline kirolaren eta elkarte sortu berriaren gaineko azalpen gehiago. Elkarrizketa entzungai dago EITB Nahieraneko audioan (1:45:50-etik aurrera).   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.