Danobat Group-en lehiaketako sariak Azkoitira eta Alegria Dulantzira

BABESTUTAKO EDUKIA 2020ko abe. 14a, 12:52

Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lemapean Danobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu ditu 2020ko euskararen eguna ospatzeko: bata, bertako langileei zuzendua; eta bestea, kooperatibak dituen herrietako biztanleei bideratua. Bigarren lehiaketa hau herrietako komunikabideekin elkarlanean bideratu da eta dagoeneko izendatuta daude aurtengo saridunak.

Herritarrei zuzendutako lehiaketan parte hartzeko, hizkuntzaren gainean hausnartu behar zen eta aurten, atal horretan Azkoitiko Jaione Aranguren eta Alegria Dulantziko Irune Lopez izan dira sarituak. Bakoitzak Errigorako saski bana jaso du.

Danobatgroupek euskararen erabileran eragiteko konpromiso irmoa du, eta egunerokoan euskara erabiltzeaz gain, hiztegi teknikoa ere lantzen dihardu lanean erabilienak diren hitz teknikoak jasota: https://www.danobatgroup.com/eu/.