Amaierako mezua

Egoitz Unamuno 2020ko abe. 7a, 13:42

Barikuan amaitu zen Euskaraldia eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, aurtengoa ere "ariketa sozial masiboa" izan da, izan ere, guztira, 179.780 lagunek eman dute izena "hizkuntza ohiturak aldatzea eta inertzia linguistikoak astintzea helburu izan duen ariketan". Antolakuntzak, aldaketei eutsi eta 365 egunez inertziak apurtzen jarraitzeko deia egin die euskalzaleei.   

(...) Zenbat gara?” galdetu digu Euskaraldiaren abestiak aurten sarri. Eta, egoerarik zailenetan
ere, milaka lagun hizkuntza ohiturei astindu bat emateko prest agertu da berriro ere. Txapa
paparrean, irribarreak ikusten zaila den urtean. Milaka lagun kalean, lanean edo etxean gure
inertziei aurre egin eta inguruan aldaketak eragiten. Euskararentzat, guretzat, mundu berriak
zabaltzen, espazioak aritzeko gune bihurtzen.

“Zenbat izango gara?” galdetu dezagun. Biharko, etziko, datorren asteko euskararen herrian
eutsiko al diogu ariketari? Euskaraz bizitzea eguneroko ariketa baita. Euskararentzako
irabazitako ariguneak zaintzea hizkuntza praktiketan inbertitzea baita. Herrietan saretzeko
sortutako lantaldeak indartzea mugimendu euskaltzalea sendotzeko oinarria baita.

Gaurtik aurrera ere, gehiago, gehiagorekin, gehiagotan jarraituko dugu inertziak apurtzen;
egunean 24 orduz, astean 7 egunez. Euskarak 365 egun ditu eta.

Ahobizi eta belarriprest, ariguneak osatu dituzuen entitateak: erronka ederra dugu, elkar
zainduz, geroa dugu irabazteko!

Amaierako mezuaren testua osorik irakur daiteke, hemen