Argazki bilduma

Askoren artean

Egoitz Unamuno 2020ko abe. 4a, 09:24

Gaur amaituko da Euskaraldia eta bigarren edizio honetan inoiz baino garrantzitsuagoa izan da askotariko herritarren parte hartzea eta laguntza. Herritar guzti horiei esker gainditu ahal izan dira osasun krisiak ezarritako oztopoak eta lortu da hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa, beste behin, modu masiboan egitea.

Herrian 48 entitatek osatu dituzte Ariguneak eta 256 herritar izan dira horietako kide; 45 herritarrek jardun dute boluntario lanetan, dela mahaian txandak eginez, murala pintatuz, bideoa grabatuz edo bestelako ekimenen antolaketan; herritar askok erosi dituzte Euskaraldiko materialak; eta, garrantzitsuena, guztira, 505 herritarrek eman dute izena Belarriprest eta Ahobizi moduan hamabost egunez ariketa egiteko.

Oztopoak oztopo, Soraluzen ere hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egin ahal izan da, herritar askoren parte hartzeari esker. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.