Topaketak hiru atal nagusi izango ditu: bizipenen-tailerra, non orain arte jasotako bizipenen berri ematearekin batera bakoitzak bere bizipenak kontatzeko aukera izango duen; Euskaraldiaren itxierako audio mezua, zeina antolakuntza orokorretik zabalduko duten Euskal Herri osora; eta, azkenik, talde-argazkia, antzokian batutako euskaltzaleek elkarrekin aterako dutena.
Topaketara joan ezin baina bizipenen baten berri eman nahi izanez gero, bizipenen koardernoan idazteko aukera zabalik izango da abenduaren 7ra arte.
Hamabost egunen ostean, bihar, abenduak 4, amaituko da Euskaraldiaren bigarren edizioa.