Jokinek kontatu duenez, "Cristinari txapa jantzita ikusi nionean erabaki nuen euskaraz egitea. Ordura arte, ez nekien euskaltegira joan zenik eta gutxiago euskaraz ulertzen zuenik. Egia da hasieran arraroa egin zitzaidala, baina Euskaraldiak horretarako aukera eman dit".
Cristina duela hamaika urte etorri zen Soraluzera bizitzera Valladolidetik eta duela zazpi urte euskaltegira joan zen bi urtez. Horrela ikasi zuen dakien euskara."Euskaraz ulertzen ditut elkarrizketa sinpleak, batuaz eginez gero askoz errazago. Orain, umearekin praktikatzen dut eta asmoa dut berriz euskaltegira joan eta ikasteko. Uste dut Euskaraldiak eta txapa janzteak lagunduko didala euskaraz gehiago entzuten".
OHARRA: Idatzi zure bizipena Plazentziatarren bizipenen koaderno digitalean: https://labur.eus/plazentziatarronbizipenak. Aldez aurretik eskerrik asko! Eta gogoratu, testigantza eman duten herritarren artean Errigorako saski bat eta bost kamiseta zozkatuko direla.