Euskaraldiko bizipenak elkarbanatzeko prest?

Egoitz Unamuno 2020ko aza. 24a, 16:45

“Euskaraldia hasi denetik ohituraren bat aldatu duzu? Norbaiti egin diozu euskaraz lehen aldiz? Norbaitek egin dizu? Elkarrizketa elebidunen bat izan duzu?”. Galdera horien edo beste hainbaten erantzunak ezagutu eta elkarbanatzeko ekimena abiatu du Soraluzeko Euskaraldia Batzordeak.  

Batzordeak ondorengo bideak eskaintzen ditu Euskaraldian izandako bizipenak elkarbanatzeko:

BIZIPENEN KOADERNOA

Plazentziatarron bizipenen koadernoan idatz ditzakezu Euskaraldian izan dituzun bizipenak: 

https://labur.eus/plazentziatarronbizipenak 

ZUZENEKO HITZORDUAK

Datozen egunetan bi hitzordu antolatuko dira Euskaraldiko bizipenak elkarbanatzeko.

Online bilera: Azaroak 27, ostirala, 19:00etan. 

‍‍‍Bilera presentziala: Abenduak 3, osteguna, 18:00etan, antzokian. 

Bi bilera hauetan parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago ondorengo loturan: https://labur.eus/bizipenenbilerak  

Oharra: Parte hartzaile guztien artean Errigorako saski bat eta bost kamiseta zozkatuko dira. 

Aldez aurretik, eskerrik asko zure bizipena elkarbanatzeagatik.

Soraluzeko Euskaraldia Batzordea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.