Blues Hotsak jaialdirako sarreren irabazleak

Egoitz Unamuno 2020ko aza. 20a, 12:53

Guztira, 38 herritarrek parte hartu dute asteburuan Blues Hotsak jaialdiaren barruan egingo diren bi kontzertuetarako sarreren bikoitzen zozketan. Ondorengoak dira irabazleak:

Gisele Jacksonen kontzerturako sarreren irabazleak: Lorea Elizburu eta Jon Gabilondo

Dama Beltzen emanaldirako sarreren irabazleak: Jone Ormazabal eta Nagore Hermosa

Irabazleek egunean bertan jaso ahalko dituzte sarrerak, lehiatilan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago (17:30etik aurrera). Gainerakoek, Iratxo goxodendan edo lehitalitan erosi ahalko dituzte domekako Dama Beltzak emanaldirako sarrerak 5 euroko prezioan. Izan ere, zapatuan Gisele Jacksonek eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortuta daude. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.