Aurtengo ariketak euskararen inguruko hausnarketa pertsonalak bideratu eta jasotzea du helburu. Horretarako, parte hartzaile bakoitzari eskatzen zaio euskararekin duen harremanaren gaineko hainbat galderari erantzutea.
Lehiaketan parte hartzeko ondorengo helbidean sartu behar da: https://info.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa-2020.html.
Lehiaketako irabazleen izenak abenduaren 4an jakinaraziko dituzte.
Euskara Danobatgroup-en
Danobatgroup industria taldea makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan espezializatuta dago eta Danobatgroup kooperatibaz gain Danobat, Goiti, Soraluce, Goimek, Latz eta Ideko kooperatibek osatzen dute taldea.
Taldeko enpresak kokatuta dauden ingurune soziolinguistikoari begiratuz eta kooperatiben izateko era eta konpromisoari jarraituz lemak dioen moduan euskara da batzen gaituen esentzia hori eta euskarak arlo guztietan presentzia izateari ematen ari zaio garrantzia azken urteetan. Presentzia eguneroko lanean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan, ikerketa eta garapenean... Baina egunerokotasunetik haratago gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi zaio Danobatgroupetik eta presentzia izatera bideratu batzen gaituen hori.
Danobatgroupek harreman sare zabala du eta bezeroekin sarri ingelesez baliatu behar izaten bada ere bertako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin euskara erabiltzeko konpromiso sendoa du eta horren adierazgarri taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak, lortutako eta lortzeko bidean dauden Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. Aurten, aurreko urteetako bideari jarraipena emanez esan bezala Danobatgroupek lantegiak dituen herrietako herritar guztiengana iritsi nahiko luke taldeko euskararekiko konpromisoa ezagutzera emanez euskararen eguneko hurrengo lehiaketaren bidez.
Gainera, aurten Euskaraldia ekimenarekin bat egin dute erakunde moduan taldeko kooperatiba guztiek eta erakunde moduan izena emateaz gain ariguneak sortu eta ahobizi eta belarriprest rolen izen ematean ere lagunduko da kooperatibetan bertan.
Gainera, Danobatgropu-ek gogorarazi nahi du industria arloan euskararen erabileran laguntzen duen hitz teknikoz osatutako hiztegian eskura
dagoela: https://www.danobatgroup.com/eu/euskara eta hiztegian sartzeko hitz berriren bat proposatzeko aukera ematen duela.