Datorren asteburuan, Blues Hotsak Jaialdiaren barruan, bi talde ariko dira Antzokian: Gisele Jackson & The shu shu shu's eta Dama Beltzak.
Plaentxia.eus-ek kontzertu bakoitzerako bi sarrera bikoitz zozkatzen ditu:
1. Azaroak 21, Gisele Jackson & The shu shu. Eman izena HEMEN.
2. Azaroak 22, Dama Beltzak. Eman izena HEMEN.
Zozketan parte hartzeko epea barikuan amaituko da, eguerdiko 12:00etan, eta zozketako hiru irabazleen izenak 13.00etan jakinaraziko dira webgune honetan bertan. Irabazleek emanaldia baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dituzte sarrerak antzokiko lehiatilan. Parte hartzailea herritik kanpokoa izanez gero, udaletxetik jakinarazpena bidaliko diote.
Sarrerak eta gonbidapenak Iratxon
Kontzertuetarako sarrerak dagoeneko salgai daude Iratxo goxodendan: 10 eurotan Jackson, Travelling eta Amparoren kontzertuetarakoak, eta 5 eurotan, Dama Beltzak ikuskizunerakoak. Eguerdiko saioetara joan ahal izateko, berriz, gonbidapena eskuratu beharko da Iratxon bertan. Aforoa mugatua izango da eta gehienez 70 ikusle sartu ahalko dira emanaldi bakoitzean.
Soraluzetik kanpoko herritarrek udaletxera deituz (943753043) erreserbatu beharko dituzte sarrerak eta ziurtagiri bat ere jasoko dute emanaldira etorri ahal izateko.