Ekonomia zirkularra eta ekintzailetza ikasgai

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 17a, 08:59

Ekonomia zirkularraren irudia.

Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak ekonomia zirkularra eta ekintzailetza langai izango dituen  tailerra antolatu du, interesa duten guztientzat. Ikastaroa telematikoki emango dute eta doan da. WeBring enpresak eskainiko du eta Bic Gipuzkoak ere parte hartuko du. Azaroaren 20an hasiko da. Izen-ematea zabalik dago. Artikulu barruan eman daiteke izena.

Azaroaren 20tik 30era bitartean iraungo du Debegesaren online ikastaroak. 26 ordu izango ditu, sei lanegunetan banatuta, 09:00etan hasi eta 13:00ak arte.

Ikasgaiak

Bertan, ekintzailetzari buruzko ikuspegi orokorra aztertuko dute, “ekonomia zirkularraren kontzeptua zeharka” landuko dute eta Debabarrenean dauden baliabideen berri emango dute. Ikastaroaren helburu orokorra da “izpiritu ekintzailea indartzea”.

Bost moduluren bitartez landuko dute hori guztia:

  1. Modulua: Ekintzailetza eta ekonomia zirkularra
  2. Modulua: Negozioak ekonomia zirkularrerantz bultzatuz
  3. Modulua: Eragina eta erantzukizun soziala
  4. Modulua: Jarduerak eta praktikak
  5. Modulua: Erabilerak

Izena emateko, hemen klikatuta dagoen formularioa bete beharra dago, ahalik eta lasterren.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.