'Zubiak' ikus-entzunezkoa eta Maixabel Lasa, antzokian

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 16a, 17:03
Ibon Etxezarreta eta Maixabel Lasa.

Bihar, martitzena, Bizikidetza eta Memoria Jardunaldien bigarren saioan Jon Sistiaga eta Alberto Cortes-Cavanillas kazetarien Zubiak ikus-entzunezkoa proiektatuko dute Herriko Antzokian, Maixabel Lasa eta haren senar Juan Maria Jauregi hil zuen Ibon Etxezarreta ETAkidea protagonista dituen dokumentala. Haren ondoren, Maixabel Lasarekin solasaldia izango da. 18:30ean hasiko da jardunaldia.

Aurten, 20 urte bete dira ETAk Juan Mari Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibila hil ohia zuela. 2019an, berriz, atentatu hartan parte hartu zuen Ibon Etxezarretak eta Maixabel Lasa alargunak elkarrekin bazkaldu zuten, Sistiagaren eta Cortes-Cavanillasen kameren aurrean.  Zubiak da elkarrekin berba egin zuten horren emaitza.

Bizikidetza Jardunaldiei dagokienez, haien helburua da herritarrekin batera bizikidetzaz eta memoriaz hausnartzea, gertatutakoaz berba egitea eta gertatutakoak elkarbizitzan eragindako zauriak sendatzea.