Zabalik dago euskal presoen alde ekarpenak egiteko bidea

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 10a, 12:30
Irailean egindako presoen aldeko elarretaratzea.

Dagoeneko zabalik dago euskal presoen aldeko ekarpenak egiteko aukera. Presoen Aldeko Txosna Batzordeak bideratuta, helburua da aurtengo jaietan batu ezin izan duten elkartasun ekonomikoari bide ematea. Hori lortzeko, “euskal presoen senideek bisitak egin ahal izateko urtean egin behar dituzten 14.617.304 kilometroetako batzuk modu solidarioan” erosi ahal dira, formulario bitartez 
-albiste barruan-.

Elkarfunding izena eman diote ekimen horri. Kilometroak erostearen truke elkartasuna adierazteaz gainera, hainbat produktu eskuratuko dira opari: poltsak, kamisetak, giltzarrapoak zein zintzilikarioak. 

10-20 euro bitarteko erosketak egin ahal izango dira. 

  • 130 kilometroko erosketa, 10 euroko laguntzaren bidez: poltsa bat opari

  • 190 kilometroko erosketa, 15 euroko laguntzaren bidez: kamiseta bat opari

  • 260 kilometroko erosketa, 20 euroko laguntzaren bidez: poltsa + kamiseta + giltzatako-zintzilikaria opari.

Soraluzen erosketak egiteko, aste honetan mahaia ipini behar zuten kalean. Baina, COVID-a dela-eta, bertan behera laga dute asmoa. Hori horrela, hemen klikatuta azaltzen den formularioa beteta egin daitezke ekarpenak.