Kirola maskararekin eta banaka

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 10a, 10:54

Jendea igerilekuan.

Gaurtik aurrera, martitzena, igerilekuko dutxak ere itxi egingo dira, Eusko Jaurlaritzako neurri berriek horrela aginduta. Bestalde, atzo, astelehena, kirolarekin edo jarduera fisikoarekin lotutako zehaztasunak helarazi zizkion Jaurlaritzak Udalari. Bertan, besteak beste, adierazten dute maskararen erabilera derrigorrezkoa dela, mendian izan ezik, kirola banaka egin behar dela eta klub guztien entrenamenduak bertan behera geratu direla. 

Soraluzeko Udalak jakinarazi dutenez, igerilekura doazenendako kiroldegiko aldagelak eta igerilekura sartzeko xaboi gabeko dutxa zabalik egongo da, baina jendea ezingo da dutxatu igerilekutik atera eta gero.

Bestalde, jarduera fisikoa egiteko araudiaren gainean sortu diren zalantzak argitzeko, Eusko Jaurlaritzak argibideak helarazi dizkio Soraluzeko Udalari, galdera-erantzunen gida-laburra. Hemen klikatuta ikusgai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.