Euskaraldiko batzordea dagoeneko hasi da Belarriprest eta Ahobizi txapak banatzen eta azaroaren 20ra bitartean egunero banatuko dituzte, goizez eta arratsaldez, herritarrei ahalik eta erraztasun gehien emateko asmoz. Goizetan, udaletxeko harreran emango dituzte txapak, 09:00etatik 14:00etara bitartean, eta, arratsaldetan, berriz, Euskaraldiko mahaian, 17:30etik 19:30era bitartean.
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, aurtengo ediziorako izena eman duten herritar guztiek jaso ahalko dute aukeratu duten rolari dagokion txapa. Horietatik zenbaitek gordeta izang dute aurreko edizioko txapa baina norbere erabakia izango da bigarren txapa ere jasotzea ala bakarrarekin konpontzea. Aurten, rola aldatu edo lehen aldiz izena eman dutenek ezinbestean jaso beharko dute txapa azaroaren 20tik aurrera ariketa egin ahal izateko.