Eskola kirola eten egin da eta kiroldegia 21:00etan itxiko da

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 9a, 10:05
Kiroldegia gaur goizean, astelehena.

Eusko Jaurlaritzaren agindu berriak tarteko, gaur sartuko dira indarrean kiroldegiari dagozkion aldaketak. Nabarmenenak, honakoak: 21:00etan itxiko da kiroldegia, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, padel pista eta frontoia bakarrik alokatu ahal izango dute bizikideek eta besteak beste, eskola kirola eten egin dute.

Azken orduko egokitzapenik edo aldaketarik ezean, gaur sartuko dira indarrean Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berriak kiroldegian. Honakoak dira eragin handiena dutenak:

  • Kiroldegia 21:30erako barik 21:00etarako itxiko da.
  • Horren ondorioz, kiroldegiak eskaintzen dituen hainbat ikastaroren ordutegiak egokitu egingo dira.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da kiroldegiko jarduera guztietan, baita gimnasioan ere.
  • Kirola ezin denez taldean egin ez bada etxe bereko bizikideen kasuan, padel pista zein frontoia bakarrik alokatu ahal izango dute etxe bereko bizikideek.
  • Eskola kirola eten egin dute.