Izen ematea zabalik

Belarriprest eta Ahobizi moduan trebatzeko tailerrak online

Egoitz Unamuno 2020ko aza. 9a, 09:01

Prestakuntza saioa, lehen edizioan.

Euskaraldiko batzordeak trebakuntza tailerrak antolatu ditu elkarrekin hizkuntza ohiturez hausnartu eta Belarriprest eta Ahobizi roletan sakontzeko. Helburua da azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraungo duen hizkuntza ariketan eroso jardun ahal izatea. Tailerrak online eskainiko dituzte eta beharrrezkoa izango da aurrez izena ematea. 

Zer landuko da?
Ordu eta erdiko saioak izango dira. Bertan, Belarriprest eta Ahobizi rolen gaineko argibideak emango dituzte, partaideen artean hizkuntza bizipenak elkarbanatzeko aukera izango da eta, azkenik, bakoitzak aurtengo ediziorako ezarri ditzakeen helburu pertsonalak zehazten ahaleginduko dira.  
 
Noiz egingo dira?
Zapatu eta domeketan, goizez 
Azaroak 14 eta 15.
Ordutegia: 11:30-13:00.

Eguenetan, arratsaldez
Azaroak 12 eta 19. 
Ordutegia: 18:00-19:30.

Non egingo dira?
Online eskainiko dira Zoom aplikazioaren bitartez. 

Nola eman daiteke izena?
Izena emateko FITXA HAU bete behar da.