Euskaraldia promozionatzeko helburuz margotu dute hormairudia eta bertan uztartu dituzte gozamena irudikatzen duen irudia - belarria miazkatzen ari den ahoa -, eta aurtengo edizioko leloa -Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin -. "Mezua argia da hizkuntzaren aldetik eta aldi berean badu halako ikutu erotiko bat", adierazi du egileetako batek. Horrez gain, irudia Euskaraldiaren iruditeria koloretsuarekin osatu dute, eta egileak gustora gelditu dira emaitzarekin. "Mural koloretsua da eta poztasuna transmititzen du". Ondorengo egunetan murala ikusi duten beste herritar batzuk ere horixe bera azpimarratu dute.
Murala margotzeko ekimena Euskaraldiko batzordeak bultzatu du eta Joseba Mendizabalek, Miren Gallastegik, Josune Sabanek, Mayi Garmendiak, Maia Unamunok eta Eñaut Aiartzaguenak margotu dute.