50 minutuko saioan zehar, Egizabalek Belarripresten eta Ahobizien portaera eta gertaerak izango ditu hizpide, lasartearrak ohikoa duen umore eta ironia zorrotzarekin.
Saiorako sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, 3 euroko prezioan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago (19:00etan), antzokirako sarreran. Bestalde, Plaentxia.eus-ek hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu barikuan eta zozketan parte hartzeko aukera zabalik dago HEMEN.
Txor txor bakarrizketa Soraluzeko Euskaraldiaren batzordeak antolatu du, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den hizkuntz ariketa kolektiboa "girotzeko" asmoz.