Eskola kirola eta hockeya berriro abian

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 2a, 10:08

Joan den astean etenda egon ondoren, aste honetan berriro ere abiaraziko dituzte eskola kirola eta hockeya, eskola mailako gainerako kirol jarduerekin batera. 

Eskola kirolari dagokionez, barikuan jakinarazi zuten astelehenean abiaraziko zutela atzera ere kirol jarduera hori. Honako azalpena eman zuten: “Neurri eta aldaketa asko egon dira eta gaur arte ezin izan dugu erabaki bat hartu. Gaur Foru Aldunditik bidalitako azken irizpideen arabera multikirola berriz martxan jartzea erabaki dugu; beraz, azaroaren 2tik aurrera berriz hasiko ditugu multikiroleko saioak”.

Horrekin batera, jakinarazi zuten egokitzapena egin zutela 4. mailako ikasleen ordutegian:

  • 4.maila A: 16:30etik 17:20era
  • 4.maila B eta C: 17:25etik 18:15er

Hockeya

Hockeyari dagokionez, berriz, joan den asteko gorabeherak eta ziurgabetasuna tarteko, Marras Irristaketa Taldekoek ere barikuan jakinarazi zuten aste honetan hasiko direla berriro ere entrenatzen.