Finalista Egun barik

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 23a, 10:35

Mendi taldeko irteeretako bat.

Domekan egitekoak ziren Finalista Eguneko mendi irteera bertan behera gelditu da. Arrazoiak dira Eusko Jaurlaritzak arau murriztaile berriak ezarri dituela, herrian jende asko konfinatuta dagoela eta domekarako eguraldi txarra iragarrita dagoela. 

Soraluzeko Mendi Taldetik adierazi dutenez, domekarako aurreikusita zuten mendi-buelta bertan behera gelditu da.

Mendi irteera hori Gipuzkoako Finalista Egunaren ordezkoa zen. Izan ere, aurten, Soraluzen tokatzen zen lurralde mailako Finalista Eguna egitea. Pandemiaren ondorioz, asmo hura bertan behera geratu zen. Baina haren ordez, herriko mendi taldeak Finalista Eguneko mendi-buelta egiteko asmoa zuen, herriko mendizaleekin bakarrik izan arren.

Orain, hori ere ezin izango dute egin, antolatzaileen esanetan, Eusko Jaurlaritzaren arau berriak direla-eta; azken egunotan herriko kutsatze kopurua dezente igo delako eta jende asko konfinatuta dagoelako eta gainera, domekarako eguraldi txarra dagoelako iragarrita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.