Beldurgarri

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 21a, 09:49

Ikusgarri, eta, aldi berean, beldurgarri laga du haizeteak Plaza Zaharreko karpa. Hura eusten zuten hormigoizko harriak irauli eta lekutik mugitu egin ditu, karparekin batera. Plazako farolaren bat ere apurtu du karpak emandako kolpeak. Zorionez, inguruko eraikinetan ez du kalterik eragin. Datozen egunotan erretiratuko dute karpa. Bien bitartean, bihar, eguena, azoka txikia Erregetxean egingo da. 

 

Haizeteak txikituta laga du Plaza Zaharreko karpa. 02:00ak inguruan eman dio haizeak kolperik bortitzena eta orduantxe apurtu eta mugitu du lekutik karpa. Suhiltzaileak bertaratu egin dira eta ingurua hesitu egin dute, kalte gehiago sor ez dadin.

Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, datozen orduotan hasiko dira karpa erretiratzeko lanak, horretarako beharrezkoa den kamioia bertaratzen denean. 

Bien bitartean, biharko azoka txikia lekuz aldatuko dute eta Erregetxean egingo dute. Horretarako, Erregetxeko lehen bi ilaretako aparkalekuetako autoak erretiratu egin beharko dira, bihar 07:00etarako. 

Kalte gehiago

Osterantzean, bestelako kalteak ere eragin du haizeteak herrian Udal langileak, Udaltzaingoa eta alkatea buru-belarri ardi dira egoera aztertzen. Aurreratu dute, adibidez, Irure auzoan hainbat pinu errepidera bota dituela eta Zeletan arbola bat auto baten gainera jausi eta kalteak eragin dizkiola ibilgailuari. 

Inguruan, berriz, luiziak daude gertuko hainbat errepidetan, Bergaran, Elgetan eta Eibarren, besteak beste. 

 

Erlazionatuak

Karpa apurtu du haizeteak

Erredakzioa 2020 urr 21 Soraluze